martes, 21 de diciembre de 2010

DBH 3 - Fisio nuklearra

Fisio-erreakzio nuklear baten adibide klasikoa uranio 235en nukleoa apurtzea da, neutroi geldoak bonbardatuz. Horren bidez, bario 141ko eta kriptoi 92ko nukleoak, neutroiak eta energia sortzeko. Erreakzio horren eskema honako hau izango litzateke:


Prozesu horretako irteerako hiru neutroi sortzea funtsezkoa da horren jarraipena lortzeko, kate-erreakzio bezala.

Beste posibilitate bat:



Beste ekuazio batzuk:

1)   01n  +  92235U   ---->   3790Rb   +   55144Cs    +   2  ( 01n).
  
2)   01n   +  92235U   ---->   3587Br    +   57146La    +   3  ( 01n ).
  
3)   01n   +  92235U   ---->   3072Zn   +   62160Sm    +   4  ( 01n).


jueves, 4 de noviembre de 2010

Natur zientziak - Ariketak 10/11/04

1. Kalkulatu disoluzio baten kontzentrazioa, g/L-tan, kontuan hartuta 10 g sodio kloruroz eta 350 mL urez osatuta dagoela.

2. Kalkulatu 30 g solutuz eta 1 L urez osatutako disoluzio baten masa, ehunekotan.

3. Disoluzio kontzentrazioa 15 g/L-koa da. Zenbat solutu egongo da 250 cm3 -tan?

4. Azukrez eta urez osatutako disoluzio batek 1,08 g/mL-ko dentsitatea eta 20 g/L-ko kontzentrazioa du. Adierazi kontzentrazioa masa-ehunekotan.

5. Kalkulatu disoluzio baten masa-ehunekoa, litro erdi uretan 30 g sodio kloruro disolbatzean osatu dela kontuan hartuta. Zer solutu kantitate egongo da 200 cm3 uretan? (d(ura) =1 g/cm3 )

6. Disoluzio baten 0,5 L prestato nahi dugu, 0,15 g/mL-ko kontzentraziokoa. Kalkulatu zenbat solutu behar dugun eta deskribatu zer prozedurari jarraituko diogun.

7. 0,8 L alkohol eta 1,2 L ur nahasi ditugu. d(alkohola) = 0,79 g/cm3 ;  d(ura) = 1 g/cm3 .
Kalkulatu disoluzioaren kontzentrazioa:
(a) Bolumen-ehunekotan.
(b) Masa-ehunekotan.

9. Kalkulatu azukrez eta urez osatutako disoluzio baten bolumena. Haren kontzentrazioa 10 g/L-koa da, eta 30 g solutu ditu. Kontuan hartuta disoluzioaren dentsitatea 1,04 g/mL-koa dela, kalkulatu masa.

Kaixo

Natur Zientziak, Fisika eta Kimika IES Murgia BHI institutuan.