jueves, 4 de noviembre de 2010

Natur zientziak - Ariketak 10/11/04

1. Kalkulatu disoluzio baten kontzentrazioa, g/L-tan, kontuan hartuta 10 g sodio kloruroz eta 350 mL urez osatuta dagoela.

2. Kalkulatu 30 g solutuz eta 1 L urez osatutako disoluzio baten masa, ehunekotan.

3. Disoluzio kontzentrazioa 15 g/L-koa da. Zenbat solutu egongo da 250 cm3 -tan?

4. Azukrez eta urez osatutako disoluzio batek 1,08 g/mL-ko dentsitatea eta 20 g/L-ko kontzentrazioa du. Adierazi kontzentrazioa masa-ehunekotan.

5. Kalkulatu disoluzio baten masa-ehunekoa, litro erdi uretan 30 g sodio kloruro disolbatzean osatu dela kontuan hartuta. Zer solutu kantitate egongo da 200 cm3 uretan? (d(ura) =1 g/cm3 )

6. Disoluzio baten 0,5 L prestato nahi dugu, 0,15 g/mL-ko kontzentraziokoa. Kalkulatu zenbat solutu behar dugun eta deskribatu zer prozedurari jarraituko diogun.

7. 0,8 L alkohol eta 1,2 L ur nahasi ditugu. d(alkohola) = 0,79 g/cm3 ;  d(ura) = 1 g/cm3 .
Kalkulatu disoluzioaren kontzentrazioa:
(a) Bolumen-ehunekotan.
(b) Masa-ehunekotan.

9. Kalkulatu azukrez eta urez osatutako disoluzio baten bolumena. Haren kontzentrazioa 10 g/L-koa da, eta 30 g solutu ditu. Kontuan hartuta disoluzioaren dentsitatea 1,04 g/mL-koa dela, kalkulatu masa.

Kaixo

Natur Zientziak, Fisika eta Kimika IES Murgia BHI institutuan.